1.- WEBGUNEAREN TITULARTASUNA
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, honako hau jakinarazten diegu  https://www.vicinaysestao.com webgunearen erabiltzaileei (aurrerantzea, Webgunea):

Vicinay Sestao, S.L, Webgunearen titularraren helbidea Sestao, Bizkaiko Labe Garaiak Etorbidea, 2, 48910 da; B95698049 IFZ du eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 5311 Liburukiko 187 folioan, BI-60933 orrialdean, eta harremanetarako posta elektronikoko helbidea hau da: info@vicinaysestao.com.

Hemen deskribatutako baldintzen helburua Webgunearen sarrera eta erabilera arautzea da.

2.- ERABILTZAILEAK
Webgune honetara sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar. Erabiltzaileek, Webgunera sartze hutsarekin, berariaz eta bere osotasunean onartzen dituzte aipatu Lege-oharra eta Pribatutan Politika. Baldintza horiek, bere osotasunean edo zati batean, beste batzurengatik aldatuko balira, baldintza berri horiek ere adierazitako moduan onartzen direla ulertuko da.

Erabiltzaileek haien erantzukizun osoz, eta soilik haien erantzukizunez, erabiltzen dituzte Webguneko edukiak.
Baldintza horiei buruzko edozein zalantza izanez gero, mezu bat bidal dezakezu helbide honetara: info@vicinaysestao.com.

3.- WEBGUNEAREN ERABILERA
Webguneak erabiltzaileei hainbat informazio, atal, blog, zerbitzu edo datu (aurrerantzean, “Edukiak”) eskaintzen dizkie erabiltzaileei Interneten; horiek Vicinay Sestao, S.L.renak dira.

Erabiltzaileak webgunearen erabileraren erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun hori eduki jakin batzuetara heltzeko bete beharko litzatekeen erregistroari ere aplikatzen zaio. Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da ematen den informazioa egiazkoa eta zilegi izatea.

Vicinay Sestao, S.L.k fede onez jokatzen badu ere, ez du bere gain hartzen Eduki horien kalitatetik, fidagarritasunetik, zehaztasunetik edo zuzentasunetik erator daitezkeen erreklamazioen erantzukizuna.

Erabiltzaileak Vicinay Sestao, S.L.k Webgunearen bitartez eta adierazpen-izaerarekin, baina ez izaera mugatzailearekin, eskaintzen dituen Edukien erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du, eta ez ditu jarraian aipatzen direnetarako erabiliko: (i) izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, terrorismoaren apologiakoa, gazteriaren, haurren edo giza eskubideen aurka doazen edukiak, koemntarioak edo propaganda hedatzeko (ii) legez kontrako jarduerak, legez kanpokoak edo fede onaren, moralaren, ohitura onen eta/edo ordena edo segurtasun publikoaren aurkako jarduerak egiteko; (iii) Vicinay Sestao, S.L edo haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, edo sistema horiek manipulatzeko edo sarean birus informatikoak edo aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo hedatzeko; (iv) beste erabiltzaileen posta elektronikoko kontuetan sartzen saiatzeko eta, hala dagokionean, kontu horiek erabiltzeko edo manipulatzeko, eta haien mezuak aldatzeko edo manipulatzeko, edo beste erabiltzaileen pribatutasuna eta intimitatea edo beste edozein oinarrizko eskubide urratzeko, edo erabiltzaileak Webgunera sartzea eragozteko edo oztopatzeko edozein ekintza egiteko; (v) edozein bitarteko edo euskarriren bitartez, Vicinay Sestao S.L.ren edo edozein hirugarrenen eskubideren bat eta, zehazki, jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzen dituen edozein komentario eta/edo eduki sartzeko, gordetzeko edo hedatzeko; (vi) aipatu Webgunearen bitartez eskaintzen diren Edukiak Baldintza hauek, Pribatutasun Politika eta zerbitzu eta/edo eduki jakin baten erabilera arautzen duten baldintza berezien aurka joanda erabiltzeko; (vii) Edukiak norberaren edo hirugarrenen publizitatea edo informazioa sustatzeko, saltzeko, kontratatzeko edo hedatzeko erabiltzea, aldez aurretik, berariaz eta idatziz, Vicinay Sestao, S.L.ren baimena izan gabe.

4.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Edukiak Vicinay Sestao, S.L.ren jabetza dira edo, hala dagokionean, hirugarren entitate edo gizabanakoenak dira, eta jabetza industrial eta intelektualen alorrean indarrean diren legeek babestuta daude.
Erabiltzaileek Vicinay Sestao, S.L.ren Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.

Era berean, erabiltzaileek ezingo dute Webgunearen Edukia edo diseinua osorik edo zati batean erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, ustiatu, erreproduzitu ezta kopiatu ere, Vicinay Sestao S.L.k, berariaz eta idatziz, aldez aurretik baimena eman ezean.

Edukien bidez erabiltzaileek ematen dituzten komentario, kontsulta, iradokizun, eta abarrek, izaera esklusiboarekin eta eskualdagarriarekin, lurralde eta denbora mugarik gabe, eta doan lagatzen dizkiete Vicinay Sestao, S.L.ri eskubide hauek guztiak: Webgune, Blog edo egokitzat jotzen den beste edozein euskarritan iradokizun edo komentarioak erabiltzekoa, banatzekoa, ustiatzekoa, esportatzekoa, argitaratzekoa, hedatzekoa eta birsortzekoa, horietatik eratorritako edozein aldaketa, eraldaketa egiteko aukerarekin, konpentsazio, kalte-ordain, diru-itzulketa, tarifen ordainketa edo erabiltzaileen mesederako edozein izaerako eskubide ekonomikoak baliatzeko aukerarik sortu gabe.

5.- DATUEN BABESA ETA TRATAMENDUA
Vicinay Sestao, S.L., fitxategiaren arduradun den heinean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari Buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, hura garatzeko araudian eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako arauetan (esaterako, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean, eta abar) jasotako xedapenak, eta erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia bermatzeaz arduratzen da.

Era berean, erabiltzaileek, edozein formulario, blog edo Webguneko Edukitan haien datuak ematean, Pribatutan Politika hau onartzen dute.

6.- ERANTZUKIZUNAK
Vicinay Sestao, S.L.k ez du, inolaz ere,  erantzukizunik hartzen, adierazpen izaerarekin, baina ez mugatzailearekin, gerta daitezkeen edozein izaerako kalte eta galeren aurrean, Webgune honen eta Edukien akats edo omisioengatik, eskuragarritasun teknikorik ez egoteagatik, kalitate, fidagarritasun, zehaztasun, zabaltasun, egiatasun eta baliagarritasun ezagatik sortzen direnean, edo birusak edo programa gaizto edo kaltegarrien transmisioaren aurrean, horiek ekiditzeko beharrezkoak diren neurriak hartu arren, gertatuko balira.

Erabiltzaileak webgunearen erabileraren erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun hori eduki jakin batzuetara heltzeko bete beharko litzatekeen erregistroari ere aplikatzen zaio. Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da ematen den informazioa egiazkoa eta zilegi izatea.

Vicinay Sestao, S.L.k  eskubidea du bere iritziz argitaratzeko egokiak ez diren eta erabiltzaileek argitaratu dituzten komentario edo edukiak kentzeko, edo erabiltzaileari berehala ken ditzan eskatzekoa, eta baita ere, Vicinay Sestao, S.L.k edo hirugarren batek eskatuta, Baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunerako sarbidea eta/edo eskainitako Edukietarako sarbidea ukatzekoa edo kentzekoa.

Vicinay Sestao, S.L.k eskubidea du Baldintza hauetan ezarritakoa urratuz erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, ustiatu, erreproduzitu edo kopiatu den edozein esteka, komentario edo eduki berehala ken dadin eskatzeko.

Era berean, Vicinay Sestao, S.L.k eskubidea du Baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunerako sarbidea eta/edo eskainitako zerbitzuak ukatzeko edo kentzeko, aldez aurretik jakinarazteko beharrik gabe, berak edo hirugarren batek eskatuta.
Webgunearen erabiltzaileak berak erantzungo du Vicinay Sestao, S.L.ri eta/edo beste edozein erabiltzaile edo hirugarrenen bati, Baldintza hauek ez betetzeagatik, eragindako kalte eta galerengatik.

7.- EGUNERATZEA ETA ALDAKETAK
Vicinay Sestao, S.L.k edozein unetan alda ditzake Baldintza hauek eta Pribatutasun Politika, legerian egiten diren berrikuntzetara edo korporazioaren erabaki estrategikoetara egokitzeko. Era berean, erabiltzaileei horietara sartzea gomendatzen zaio, Webgunearen Edukiak erabili nahi dituen guztietan.

8.- ESTEKAK
Vicinay Sestao, S.L.k ez du inolaz ere Vicinay Sestao, S.L.rena ez den webgune batetako esteka edo hiperestekaren baten edukien erantzukizuna bere gain hartuko, eta ez du bermatuko aipatu hiperesteka edo Interneteko beste leku horietako edozein material edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiatasuna eta baliagarritasuna.

9.- APLIKA DAITEKEEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Vicinay Sestao, S.L. eta erabiltzailearen arteko harremana, Espainian indarrean dagoen legeria betez gertatuko da eta, edozein eztabaida, Bilboko (Bizkaia) Epaitegi eta eta Auzitegien iritziaren mende egongo da.