Vicinay Sestao Basque Ecodesign Center izeneko zentroaren kide fundatzailea da. Zentroaren helburua ideia eta jardueren garapena bultzatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresen lehiakortasuna hobetzen lagun dezaten, eta ingurumenaren gaineko eragina prebenitzen lagun dezaten. EBren Ekonomia zirkularrerako ekintza plana aplikatzeari dagokionez, erreferentziazko eragile izatea lortu du.

Aniztasunaren alde dihardugu, gizon eta emakumeentzako aukera berdintasunerako planak, zein ezintasuna eta lanari buruzko hainbat plan aurrera eramaten.

Geure giza taldea orekatua da gizon eta emakume kopuruari dagokionez. Gainera, den-denak dira gai aniztasunaren eta aldaketen aurrean moldatzeko eta horiek kudeatzeko, enpresa-helburuak lortuz.

Vicinay-Sestao-offshore-mooring-liner-mooring services-cadenas-mooring chains-RSC-CSR-equipo
Vicinay-Sestao-offshore-mooring-liner-mooring services-cadenas-mooring chains-RSC-CSR-Koopera

Vicinay Sestaotik hainbat elkartasun-kanpaina eramaten dira aurrera urtean zehar, hala nola, jostailu eta jantzien bilketa, elikagaien bankua, odola ematea edo udalekuak.

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin elkarlana egiten dugu, jantziak eta jostailuak biltzeko elkartasun-kanpainak eginez, eta odola emateko lehen kanpaina ere egin dugu.

Fundazio eta Elkarteekin elkarlana egiten dugu, beka ereduen bitartez, gazteenen ekintzailetza bultzatuz.

Novia Salcedo Fundazioarekin batera, Lanaldi programan parte hartzen dugu. Programaren helburua ikasleei, goi-mailako ikasketak aukeratu baino lehen, lanbide-orientazioa ematea da. Programan parte hartzen dutenak tailerretara joaten dira eta esperientzia praktikoa izaten dute, lanaldi bat lanean ari den profesional batekin igarota.

Vicinay Sestaok Ahalbideturekin, graduatu berri diren gazteei lan-mundurako gaitasunak lortzen laguntzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko Elkartearekin, elkarlana egiten du. Enplegua sortzeko eredu berriaren ekimena abiarazi dugu, kanpoko enpresa gisa gazteak kontratatuz.

Vicinay-Sestao-offshore-mooring services-cadenas-RSC-CSR-colaboraciones

Vicinay Sestao kudeaketa etikoaren aldeko Global Compact Mundu mailako Hitzarmenaren kide da.

Mundu mailako Hitzarmenak 10 Printzipio aitortzen ditu Giza Eskubideen, Lanaren, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako arloetan.