Vicinay Marine Innovación 2010ean abiarazi zen, Vicinay Marineren baitako ikerketa, garapen eta zerbitzu teknikoetarako konpainia gisa. Garai hartan ere, Vicinay Marine liderra zen munduan Petrolio, gas eta itsaso energiaren industrientzako ainguratze-kate eta osagarrien diseinu, fabrikazio eta horniduran.

Vicinay Marine Innovación enpresaren jarduera nagusiak produktu eta material berriak garatzea, eta teknologia eta know-howa modu berritzailean erabiltzea dira, balio erantsia duten zerbitzu-sorta zabala eskaini ahal izateko: ainguratzeko sistemak sortzeko, tokian bertan ikuskatzeko eta mundu osoan zehar ditugun ainguratze-sistemak kendu osteko analisi eta azterketak egiteko.

KALITATEAREN KUDEAKETA

Vicinay Sestaon etengabean egiten dugu lan geure bezeroen beharrak asetuko dituzten kalitate handiko produktuak, azken belaunaldikoak, eskaintzeko.

Fabrikazio prozesua errobotizatu eta automatizatzeari esker, prozesuaren errepikakortasuna eta kalitatea hobetu dira.

Kudeaketa-sistemen Sinestamenduak:

Vicinay-Sestao-offshore-mooring-liner-mooring services-cadenas-mooring chains-safety-innovacion-innovation-marine-environment-quality-calidad

SEGURTASUNAREKIKO KONPROMISOA

Produkzio-instalazio guztiek betetzen dute Europar Batasunak ezarritako segurtasun arloko araudia; hori dela eta, CE marka dute, eta, hori horrela, Europar Batasunak osorik sinestamendatutako kate-fabrika bakarra gara.

Hobekuntza Ergonomian eta Segurtasunean: Errobotizazioarekin eta/edo automatizazioarekin lotutako hobekuntzak egin dira instalazio guztietan, pertsonen segurtasun eta ergonomiarekin zerikusia duten arriskuak murrizteko helburuz.

Vicinay-Sestao-offshore-mooring services-cadenas-mooring chains-safety-innovacion-innovation-marine-seguridad

INGURUMENAREN KUDEAKETA

Ingurumenarekiko errespetua eta haren zaintza Vicinay Sestaoren helburuetako bat bezala proposatzen dira.

ISO 50001 sinestamenduak energiaren kudeaketak kezkatzen gaituela nabarmentzen du.

Eraginkortasun Energetikoaren Sinestamendua

Vicinay-Sestao-offshore-mooring services-cadenas-mooring chains-safety-innovacion-innovation-marine-environment-medio ambiente

Ingurumen deklarazioa

Vicinay Sestao-k EPD klima-ziurtagiria lortu du bere R4, R4s eta R5 kateentzako.